Bizikleten mekanika-tailerra: kartela

Bizikleten mekanika-tailerra: kartela

Urte berriarekin badator horrenbeste eskatu dugun tailerra: bizikleten mekanikarena. Eskerrik asko esan beharko diegu Xabier Molinerori, berak emango duelako tailerra, eta Patxi Lasari, antolakuntzan tiraka ibili delako, eskerrik asko bioi!

Tailerraren informazioa

Noiz: urtarrilak 18 eta 25
Ordutegia: 10:00-13:00
Non: Andra Mari ikastetxean
Matrikula: 15€ / 10€ Egizuko kideentzat
Nolakoa: teoriko-praktikoa, euskaraz, 6 orduz, bizikleta eta oinarrizko tresnak ekarri.
Izena eman: 685 73 29 63 edo egizugetxo@gmail.com

Behean duzue tailerrean zehar landuko duguna, interesa baduzue izena emateko deitu edota mezua idatzi, mesedez, plaza mugatuak dira. Animo, ekipo! Eta diru-arazorik izanda ere parte hartu nahi baduzu, lasai deitu, eta kontua konponduko dugu.

Bat lanean eta besteok begira?

Bat lanean eta besteok begira?

Ondorengo eduki teoriko-praktiko hauek landuko ditugu:

Bizikletaren gainean jarrera (eroso joateko)
-Tijaren altuera
-Sillinaren kokapena eta manillararekiko distantzia
-Manduak nola jarri?

Erramintak
-Onarrizkoa: zer eramango genuke motxilan? zer izango genuke etxean?
-Berezia (ezagutzea pixka bat)

Eguneroko mantenimentua / Zer engrasatu? Zer garbitu?

Erregulazioak
-Kanbioak
-Balaztak (mekanikoak eta hidraulikoak)
-Amortiguadoreak atzekoa eta aurrekoa
-Kalak
-Gurpilaren presioa

Matxur arruntenak
-Zulatzea / Zer egin dezakegu gutxiago zulatzeko eta behin zulatuz gero nola konpondu.
-Kamarak edo tubeless.
-Katea apurtu / Nola lotu berriro… Errematxatu berriro edo itxigailu azkarrak.
-Kuadroaren patilla apurketa / Zertarako dagoen eta nola aldatu
-Radioak apurtzen direnean / Nola apaindu gurpila jarraitu ahal izateko

Zuen Galderak…

Zarateen mundua / Truko batzuk

Piezen aldaketak
-Noiz aldatu?
-Pastillak
-Kubiertak
-Kanbioen kableak eta azalak.
-Pinoiak
-Roldanak
-Platerrak
-Pedalierrak
-Radioak
-Interneteko dendak
-Non erosi ondo eta merke.

Praktikak ere egin behar dira adibidez:
-Pastillak aldatu.
-Kableak eta azalak aldatu.
-Kanbioak erregulatu
-Desmontatu pinoiak, platerrak, pedalierra…

Tailerrera bazatoz bizikletaz gain ekarri beharreko onarrizko tresnak:
Allen Giltzak (hau garrantzitsuena)
Destornilladore txiki bat
Trontxakadena
Desmontadoreak
Putzgailua