Iraupen-eski asteburua Sonporteko estazioan

Iraupen-eski asteburua Sonporteko estazioan

Urtero bezala iraupen-eskia egitera joango gara, asteburu-pasa osoa euskaraz lagun artean zein familia giroan joan nahi dugunontzat egokia. Urte osoan gogoratzen dugun hitzordua, nekeak, barreak, parranda… momentu onak! Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.

Noiz: otsailaren 21etik 23ra. Ostiralean 19:00ak aldera irtengo gara Algortatik, Telepizzako autobus geltokitik.
Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.

Prezioak:
145 € / Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 115 €

Ama edota aitarekin doan lehen umeak 108,75 € (%25eko deskontua) / 86,25 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 72,50 € / 57,50 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 0 €

Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.

Ingresoa egiteko: Euskadiko Kutxako 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.

Behar ditugun datuak: denon izen-abizenak, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.

Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue 🙂