Zorionak eta urte berri on euskaldun zahar eta euskaldun berri hori!!!

urteberrion copy

Urte berriarekin batera EGIZUtarrok bueltan gaude, eta urtero bezala, kurtso honetako berbalagun taldeetan parte hartzera animatu nahi zaitugu! Kurtso hasieran (azaroaren hasieran) taldeak osatu genituen eta martxan daramate 2 hilabete, baina horrek ez du esan nahi izen emate epea bukatu denik!!! Ez horixe! Oraindik, urte hasierarekin batera eta urte berrietako helburuekin batera, talde hauetan izena eman dezakezue, non jende berria ezagutu, lotsa alde batera utzi eta garrantzitsuena… euskara maila HOBETUKO duzuen!!!

Berbalagun taldeetan izena ematea dohakoa da eta oso erreza! Telefono zenbaki honetara 619935541 deituz edo e-mail honetara egizugetxo@gmail.com mezu bat bidaliz zuekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta azkarren!

Urte hasiera on bat izan ezazue eta laster arte!!!