Sendiren neguko jarduerak prestatzen ari garen honetan guraso eta hezitzaileak gonbidatu nahi zaituztegu urtarrilaren 30ean antolatuko dugun hitzaldira. Nerea Mendizabal psikopedagogoak emango du eta umearen garapen osasuntsu baterako lagungarri diren pilareei buruz berba egingo du, besteak beste honi buruz: afektuzko lotura, bakoitzaren erritmo eta beharren asetzea eta nola ulertu beraien emozio eta jokaera desatseginak.
Hitzaldia doan da baina izena eman behar da, lekua ziurtatzeko, gugana jo: sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).
Eskerrik asko Zabalako lagunei lekua egiteagatik eta Hazibideak ekimeneko gurasoei antolakuntzan ibiltzegatik.
Noiz: urtarrilak 30, 17:30-19:00
Non: Zabala ikastetxean
Norentzat: guraso eta hezitzaileentzat
Sarrera: doan, baina aldez aurretik izena eman behar da
Haurtzaindegi-zerbitzua: 3 urtetik gorakoentzat doan (aurretik jakinarazi)
Esteka interesgarriak:
Leave A Comment