Euskararen hasupo berria

Euskararen hasupo berria

Uda garaian irakurtzeko eta hausnartzeko aukera izaten dugu, jaiak tarteko. Horregatik gomendatu nahi dizuegu Berria egunkarian Garikoitz Goikoetxea kazetariak (@ggoikoetxea) egindako elkarrizketa-sorta hau, euskararen egoerari eta hizkuntz politikari buruzkoa. “Euskararen hauspo berria” izenapean duzue argitaratuta, hemen.

Hauek izan dira elkarrizketatuak: Iñaki Martinez de Luna, Aines Dufau, Pello Jauregi, Olatz Altuna, Mikel Zalbide, Esti Amorrortu, Joxe Manuel Odriozola, Itziar Idiazabal, Jon Sarasua, Paula Kasares eta Kike Amonarriz.


2014-08-10
Euskararen txingarretan
(analisia)
Jauzi bat egiteko aukera eta beharra badagoela adierazi dute elkarrizketatutako adituek. Horretarako, ordea, nahitaezkoa da elkarlana sendotzea. Egoera asko aldatu da. Gutxienekoak lortzean ikusten dute gakoa.

2014-08-09
“Ezinbestekoa da minimoetara iristea”

Arazoak eta kezkatzeko arrazoiak badaudela aitorturik ere, ohikoa duen baikortasunez begiratu dio euskararen egoerari Kike Amonarriz soziolinguistak (Tolosa, Gipuzkoa, 1961). Belaunaldi bat joan dela eta beste ziklo bat datorrela uste du. Gutxieneko adostasunetan eta diskurtso integratzaileagoetan oinarritutako zikloa izan beharko lukeela nabarmendu du. “Paradigma berriak denoi eskatzen digu aldaketa bat”.

2014-08-08
“Frustragarri samarrak izan dira hamar urte hauek”

Gazteekin dago kezkatuta Paula Kasares filologoa (Iruñea, 1969): ezagutza handiena duen adin taldea da Nafarroan, eta euskara gutxien erabiltzen duena. Ikusten du euskararekiko atxikimendua Nafarroan, baina borondate politikoa eskas da. Euskarak toki gutxi du eskolatik kanpo: kalean, hedabideetan, aisialdian… Erabilera indartzeko, denen arteko continuum bat ezinbesteko jo du.

2014-08-07
“Ametsa ekoiztu behar da berriro”

Euskaltasunari buruz pilatutako ideiak Hiztunpolisa liburuan bildu ondoren, plazan, hitzaldietan dabil berriro Jon Sarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966). Irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Beste estrategia batzuk martxan jartzeko aukera badagoela uste du; azken hamarkadetan ikasitakotik, beste urrats bat egin litekeela.

2014-08-06
“Errutinan sartu gara”

Hizkuntzen egoera, gutxitutako hizkuntzen bidea du ikergai Itziar Idiazabalek (Gaintza, Gipuzkoa, 1949). Euskal Filologian katedraduna da EHUn, eta Unesco katedrako arduraduna. Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da hizkuntz aniztasuna. Aukera da euskararentzat, ondo arituz gero.

2014-08-05
“Dinamika makrorik ez dago”

Euskaltegiko irakasletza utzi du, erretiroa hartuta, baina bizi-bizi du euskararekiko kezka Joxe Manuel Odriozola idazleak (Altzo, Gipuzkoa, 1948). Euskararen bideari buruzko liburu ugari argitaratu ditu. Ez dago baikorregi: erdaraz bizi den gizartea euskalduntzea biziki zaila dela uste du.

2014-08-03
“Euskara beti erabili beharko dugu beste hizkuntza batzuekin”

Erdaldunek euskararekiko zer jarrera eta aurreiritzi dituzten aztertzen jardun du Esti Amorrortu irakasleak (Bilbo, 1969). Euskara askorentzat ikusezin dela azaldu du; ez dutela beharrik ikusten. Erabilera indartze aldera, hizkuntza alternantzia proposatu du.

2014-08-02
“Formulazio berria posible eta egoki da”

Inork baino hobeto daki euskarak nola egin duen aurrera eskolan, alor horretan baitaramatza urteak Mikel Zalbidek (Donostia, 1951). Euskaltzaina da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara zuzendaria. Ezagutzan nabarmen egin da aurrera, baina erabilera atzenduta dagoela aitortu du. Berritzeko garaia dela adierazi du.

2014-08-01
“Euskara informala eskuratzeko beste zerbait behar dugu”

Erabilerari beha, Soziolinguistika Klusterrean aritzen da beharrean Olatz Altuna soziologoa (Usurbil, Gipuzkoa, 1971). Kaleko erabilera neurtzeko ikerketen arduraduna da. Datu kezkagarriak iritsi dira azken denboretan, dela etxeko erabileraz, dela arnasguneez. Testuinguruan kokatu ditu. Ikertzen segitzea ezinbesteko dela uste du.

2014-07-31
“Eremu naturalak aktibatu behar dira”

Gazteek euskararekin zer jokabide duten aztertzen denbora darama Pello Jauregi irakasleak (Pasaia, Gipuzkoa, 1958). Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) egoera ikertu du oraindik orain, eta ondorioztatu du jauzi bat emateko aukera badagoela. Haren ustez, euskara eskolatik kanpo ere hedatzea da gakoa. Ziklo naturala edukitzea.

2014-07-30
“Atzerritarrak bezala gabiltza gure herrian”

Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuko zuzendaria da Aines Dufau (Amikuze, Nafarroa Beherea, 1965). Euskarazko ikas-materialak sortzen aritzen da zerbitzu hori. Ipar Euskal Herriko hezkuntzan euskarak zer egoera duen egunero ikusten du, eta ez da baikor mintzo. Egoera “mendrea” ikusi du.

2014-07-29
“Diskurtso berria behar du euskarak”

Iñaki Martinez de Lunarekin zabaldu da sorta. Sektore gehiago nola erakarri euskarara, urruntzea nola saihestu, beste paradigma batera jauzi egiteko garaia heldu dela sinetsita dago Iñaki Martinez de Luna soziolinguista (Gasteiz, 1950). EHUko irakasle da, eta ikerketan daramatza urteak. Abertzale ez diren sektoreak nola hurbildu, muga nola gainditu, horrekin du kezka.