Euskal Herria eguna Ibarran, 2014ko irailaren 13an

Euskal Herria eguna Ibarran, 2014ko irailaren 13an

Badira 6 urte Ibarra eta Lizarrako herriak senidetzen hasi zireneatik, 2011n Algortakoak batu ginen, eta aurten ZAZPIAK BAT eginez, Itsasu, Baigorri, Agurain eta Mauleko herriak gonbidatu ditugu. Urtez urte jai batekin ospatzen dugu senidetze hau, eta aurten Ibarran izango dugu jai eder honetaz gozatzeko aukera. Nazio eraikuntzan pausoak ematen joateko irailaren 13an gonbidatuta zaudete, adin guztietako eta era guztietako lagunak.

Goizeko 11:00etan Ibarran elkartuko gara hamaiketakoa egiteko eta beste herriei harrera egiteko, ondoren, jolasak, kalejirak, pailazoak, elektrotxaranga, herrien arteko erronka, herri bazkaria eta kontzertuak Gaztetxean, Meraki, Ezen Balea eta DJ Bull. Gainera, gonbidatuentzat lo egiteko aukera izango da!

Zabaldu mezua lagunen artean, Algortatik autobusa jarriko dugu jende nahikoa badago, bestela kotxez egingo dugu bidaia. Izena emateko eheguna14.algorta@gmail.com helbide elektronikora izen abizenak bidaltzearekin nahikoa da.

Egitaraua:
9:00 Algortan lotu, Villamonten
11:00 Ibarran harrera
14:00 herri bazkarria 12€
Egunean zehar jolasak, kalejirak, pailazoak, elektrotxaranga, herrien arteko erronka…
Gauean kontzertuak Gaztetxean: Meraki, Ezen Balea eta DJ Bull

Lotan geratzeko aukera, ekarri esterilla eta lo zakua

Informazio gehiago: Euskal Herria Egunaren facebookean

2011ko Lip Duba, Ibarran

Bai Euskal Herriari egitasmoa

EH eguna 2014

EH eguna 2014