"Getxoko etorkinak" plataforma eta munduko terrazak

“Getxoko etorkinak” plataforma eta munduko terrazak

Gonbidapen batekin gatoz oraingoan, “Getxoko etorkinak” plataformako lagunek egindakoa. Getxo Folk jaialdiaren barruan “Munduko terrazak” egitasmoa ezagutzen duzu? Getxoztar berriak eta euren kultura ezagutu nahi duzu? Seguru egitasmo hau interesatuko zaizula, eta tartetxo bat baduzu animatuko zara parte hartzera 🙂

Hemen duzue jaso dugun gonbidapena:

Munduko terrazak

Munduko terrazak

Egun on:

Hasiera-hasieratik, “Inmigrantes de Getxo – Getxoko Etorkinak” izeneko Plataforma osatzen dugunok etorkinen eta bertoko herritarren arteko topaguneak sortu eta partekatu ahal izatea bideratzen eta errazten dugu, bai baitakigu gure gizarte honentzat zein garrantzizkoa den elkarrekin lan egitea.

Hori dela eta, gonbitea luzatu nahi diegu Getxoko elkarte guztiei, Getxo Folk jardunaldien barruan “Munduko Terrazak” ekimenean parte har dezaten, gure arteko boluntario gisa.

Getxoko Folk Jaialdia nazioarteko topagune garrantzitsua da, zenbait kultura eta pentsamolde ezberdinera hurbilarazten gaituena eta kultura ezberdinak ulertzen laguntzen diguna; izan ere, gune horretan oparoak dira usainak, zaporeak, musikak koloreak eta abar, eta garrantzizkoena dena: topagune horretan baloreak sustatzen dira, hots, elkartasuna, lankidetza, elkarrenganako begirunea, integrazioa eta partaidetza; azken batean, etorkinen eta bertoko herritarren arteko afektibitate-lokarriak estutzeko eta sendotzeko gune aparta dugu.

Jarduera honetan parte hartzeko edo hartaz argibideak jasotzeko interesa duzuen pertsonek e-mail honen bidez (plataformagetxo@hotmail.com).

Aldez aurretik, mila esker zuon laguntzagatik.

Arren, zabal ezazue mezu hau, jarduera honetan parte hartzeko interesa izan ditzaketen ahalik eta pertsonarik gehienek honen berri jakin dezaten.

Agur eta ondo izan.

Federación Plataforma Inmigrantes de Getxo – Getxoko Etorkinak.