DSC00086 [1600x1200]

Ikasurte hasierarekin batera pala taldea martxan jarri da. Aurten ere, Getxoko Andramari auzoan dagoen Aixerrota institutuko frontoia erabili ahal izango dugu eta taldeak arratsaldez jokatu beharko du, goizeetan eskolak daudelako.

Partiduak gaueko 21:00ak arte luzatu ahal izango dira. Beraz, frontoia gustuko baduzu, ona edo txarra izan, zatoz gure taldera! Materiala norberaren kontura da baina pistaren gastuak EGIZUren esku.

Informazio gehiagorako egizugetxo@gmail.com emailera mezu bat bidali edo 619935541 telefono zenbakira deitu.