1573107558_832e30e07e_z

EGIZUko Berbalagun talde batean , ordubetez, Getxoko Fadurako pistetan launaka batzen gara padelean jokatzeko. Talde bakarra gara eta gehiago sortzeko asmoa daukagu, jende berria ezagutzeko eta gure euskara hobetzeko. Euskaldun berria edo euskaldun zaharra bazara berdin du eta ez kezkatu kirol honetan hasiberria baldin bazara, denontzako lekua dago eta!
Materiala eta pistaren gastuak norberaren kontura dira.
Izena emateko, mezu bat bidali ezazu egizugetxo@gmail.com e-mailera, edo deitu 619 935 541 zenbakira.