ErriGora: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka

ErriGora: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka

Ba al zenekien Nafarroan euskara ofiziala ez den eremuetan herritar euskaldunak %3,9 direla? Eta euskaraz ikasi ahal izateko 1400dik gora haurrek batez beste 20km egin behar dituztela egunero?

Eta bazenekien askok ogibide duten nekazaritzak sekulako gainbehera jasan duela azken urteotan? Urrunetik ekarritako zainzuri, piper edota olioak eragin nabarmena izan du nafar baratzetan. Eta ez ahal ditu elikagai guzti horiek geurean ba?

Goazen ba aurten ere egoera honi bultzadatxo bat ematera. Eskatu 50€ren truke (merkatuko prezio berean) Nafar produktuez osatutako saski ederra; kalitate bikainekoa. Diru horren %25a Nafar hegoaldeko ondorengo 3 proiektuetara joango da:

– Erriberako ikastolak

– Euskaraz bizi eta ikasteko Hamarratz proiektua

– Erriberako Aek

Iaz, 8.000 saskitik gora banatu eta 112.000€ lortu ziren Nafar hegoaldeko euskalgintzarako. Iazkoa gainditzeko prest?

ESKATU ZURE SASKIA AZAROAREN 12A BAINO LEHEN 50€REN TRUKE

Saskiaren osagaiak:
– olio botila 2 (bat ekologikoa)
– piper poto 2
– potxak
– kardoa
– mahats zukua (ekologikoa)
– orburuak
– 2 zainzuri lata
– tomate saltsa (ekologikoa)
– barazki krema (ekologikoa)
– pikillozko marmelada (ekologikoa)
– ardo beltz botila (ekologikoa)

Getxon saskia eskatzeko: getxoerrigora@gmail.com  // Lauaxeta aek euskaltegia (iparbide kalea, 6-behea / 944304734)

Informazio +: getxoerrigora@gmail.com