Hilaren amaieran izango dugu udazkeneko lehen berbatxangoa; oraingoan, Urdulizeko Etxeandia garagardo-etxea eta Gatikako Butroi upategia bisitatuko ditugu, garagardoa eta txakolina zelan egiten diren ikasi, ikusi eta dastatzeko. 25 leku baino ez daude eta 5 euroren truke autobusa eta bi dastaketa. Etorriko zarete, ezta?
Geratzeko lekuak / Non eta noiz:
Erandio, 9:00etan Gasolinoan
Algorta, 9:15ean Metroko markesinan
Sopela, 9:30ean Elizan
Bisita gidatuak eta dastaketak:
9:45ean Urdulizko Etxandia garagardoetxera helduko gara eta 12:00etan Gatikako Butroi Upategian dugu hitzordua.
14:00etan buelta Gatikatik Sopelara, Algortara eta Erandiora.
Prezioa: 5€ leku mugatuak, eman izena lehenbailehen!
Aldez aurretik izena eman herriko euskara-elkartean: Erandio (berbots@gmail.com / 630 404 170), Sopela (aitxuizuba@gm,ail.com / 603 894 364), Getxo (egizugetxo@gmail.com / 644 277 155)
Berbatxangoak Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu! eta Getxoko Egizu elkarteen artean antolatzen ditugu, eskualdeko ondarea, euskara eta euskal kultura sustatzeko.
Hurrengo hitzordua azaroaren 16an izango da, igandea, eta “Uribe Kostako elizak” izango ditu berbagai Jesus Muñizek.
Leave A Comment