Kirol jaia Faduran

Kirol jaia Faduran

Hirurehun lagun baino gehiago batu ginen urriaren 26an fadura kiroldegian familia giroan kirolarekin gozatzen eta euskaraz. Ederto pasa genuen geziak botatzen, enborrak mozten, txingak eramaten, badmintonean eta dantzan, mila esker bene-benetan, laguntzaile, antolatzaile eta etorri zineten guztioi. Datorren urtean gehiago eta hobeto.

Txaloak zuentzat: Getxoko herri kirol taldea, Getxo arku-tiro taldea, Aixerrota boleibol, Getxoko etorkinen plataforma eta bereziki Sikap elkarteko lagunak, Ados i2eko lagunak, Kantxa Kirol Moda, Txikiguneko lagunak, Egizuren laguntzaileak (Amaia, Jon, Ustaritz eta Olatz) eta Getxo Kirolak.

Hemen aukeratu ditugun argazki batzuk ditugu, gehiago esteka honetan: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157648572404868

Arku-tiroan

Arku-tiroan

Gurasoak ere parte hartzaile

Gurasoak ere parte hartzaile

Badminton

Badminton

Getxoko herri kirolak

Getxoko herri kirolak

txikienak lokotxekin

txikienak lokotxekin

Zunban topera!

Zunban topera!