Lehen euskarabazkaria Bidebitarten

Lehen euskarabazkaria Bidebitarten

Algortan, 2015eko apirilaren 20an

Joan den asteburuan Bidebitarte txokoan lehen euskarabazkaria izan zen. Egizuko kideok prestatu genuena.

Goizeko hamarretan, sukaldari eta laguntzaileak elkartu ginen bazkaria prestatzeko. Patata eta zainzuriak zuritu eta zatitu genituan, baita piper gorri eta barazkiak ere.

Isabelek gatzatua prestatu zuen ardi esnearekin, ondoren hozten utzi zuen, oso gozoa egon zen, eta marrubiak limoiaz amaitzeko, postre gozoa izan zen.

Sukaldari eta laguntzaileek hamabitako ederra egin genuen, Iñigo Bilbaok grabatuta dauzkan bertsoak entzuten genituen bitartean. Iñigo bertsolari berria eta on-ona da.

Bazkariaren menua hauxe izan zen:
Hasteko, piper berde frijituak, txistor zati bat eta txanpinoiak urdaiazpikoarekin.
Zainzuri naturalak, patata eta ilar gisatuekin.
Untxiak barazkiekin.
Isabelek egin zuen gatzatua eta marrubiak limoiarekin.
Kafea eta izozkiak.
Batzuek pattarrak hartu zituzten.
Prezioa hamabost euro izan zen.

Kantuan euskarabazkarian

Kantuan euskarabazkarian

Iñigo, Sabin, eta Joserrak bazkaria prestatu genuen. Bai bazkaria prestatzen, bai bazkaltzen genuen bitartean eta kafea hartu ondoren euskaraz giro interesgarria izan zen. Gero ez ziren falta izan pasadizoak, txisteak, eta abestiak, Roziok kantutegi polit bat eta janari errezetak eraman zituen eta. Hamabost pertsona elkartu ginen, bai irakasleak, bai euskaldunzaharrak, bai euskaldunberriak eta euskara ikasten ari garenok ere.

Oso egun atsegina, euskaraz praktikatzeko, entzuteko eta gozatzeko primeran izan zen. Berbalagunok, eta euskaldunok elkar ezagutzeko ere interesgarria izan zen.

Jendea elkartzeko, bai euskaldunzaharra eta berriak, eta euskara ikasten ari garenok ere, ondo jateko, abesteko, txisteak eta pasadizoak kontatzeko, baina batez ere, euskaraz hitz egiteko eta gozatzeko, hori da euskara bazkariaren xedea.

Hurrengoan, ea elkartzen garen berbalagun gehiago, eta musikari bat edo bi etortzea interesgarria izango litzateke. Laguntza eta asmo berriak ongi etorriak lirateke, eta denok gonbidatuta zaudete hori lortzeko.

Joserra

Argazkiak: https://www.flickr.com//photos/egizu/sets/72157652089598885/show/