14141959140_23fb8ff0f8_z

Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagunen jaia, Beran izango da maiatzaren 30ean. Aurten 10 urte beteko ditu jaiak eta egitarau betea osatzen ari dira Bortzirietako Solaslagunak. Hona hemen aurrerapena:

– 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Ricardo Baroja Eskolan
– 12:00 Bi aukera:
A) Bera altueratik. Lekueder eta Garmendiko Bordara bisita
B) Bera karriketatik. Bisita gidatua xokoz xoko
– 13:30 Mintza Kalejira fanfarrearekin
– 15:00 Bazkaria Herriko Etxeko plazan*
– 16:30 Aitortza ekitaldia
– 17:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin

* Euria izanez gero bazkaria eskolako frontoian izango da.

Bazkarirako izen ematea maiatzaren 26ra arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Bazkariko txartelak 17€ balio du eta menu berezia behar dutenek aldez aurretik jakinarazi behar dute.

Maiatzeko azken larunbatean plana daukagu Beran!