SENDIren udaberriko jarduerak prest ditugu Getxoko familientzat, hemen gure lehen saioa: frontoi-tailerra. Fadurako frontoietako batean (F1) elkartuko gara maiatzaren 10ean, igandea, 11:00etatik 13:00etara. 7 urtetik aurrerako umeentzat eta euren gurasoentzat frontoiaren inguruko hainbat gai landuko ditugu Getxoko Euskal Pilota taldeko lagunen eskutik: pilotak guk geuk nola egin, pilotaren modalitate desberdinen historia, nola jokatu, materiala nola erabili. Saioa doan izango da, baina betiko legez izena aldez aurretik eman behar da.
Saio hau prestatzeko GETXOKO EUSKAL PILOTA TALDEkoen zein Getxo Kirolak-ekoen laguntza izaten ari gara. Eskerrik asko denoi!
Izena emateko telefonoz deitu (685 73 29 63) edo emailez (sendigetxo@yahoo.com) idatziguzue, nortzuk zareten, izenak, adinak eta kontakturako telefono zenbakia eman.
Frontoi-tailerra (doan)
Tailer honetan, Getxoko Euskal Pilota Taldeko lagunek familiei frontoiaren inguruko hainbat gai erakutsiko dizkigute: pilotak guk geuk nola egin, pilotaren modalitate desberdinen historia, nola jokatu, materiala nola erabili, etab.
Noiz: maiatzak 10, igandea, 11:00-13:00
Non: Fadurako frontoian (F1)
Norentzat: 7 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera
Sarrera: doan, aldez aurretik izena eman behar da
Informazio gehigarria: azalpen guztiak euskaraz izango dira baina edozein guraso joan daiteke
Eman izena: 685 73 29 63 (Lander) / sendigetxo@yahoo.com
Ondo dakizuenez, SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da.
———————-
Taller de frontón (gratis)
Amigas y amigos de Getxoko Euskal Pilota Taldea serán los encargados de este taller; aprenderemos sobre varios temas: a hacer pelotas, la historia de las diferentes modalidades de pelota, cómo se juega, cómo se usa el material, etc.
Cuándo: 10 de mayo, domingo, 11:00-13:00
Dónde: Fadura
Para quién: niñas y niños a partir de 7 años, junto con adultos
Información adicional: las explicaciones serán en euskera y puede participar cualquier persona
Esta actividad es gratuita pero hay que apuntarse en sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).
SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y nuestra asociación en favor del euskera Egizu.
Leave A Comment