#ZergatikEzEuskaraz

#ZergatikEzEuskaraz

Egun hauetan martxan jartzen ari gara “eta hau, zergatik ez euskaraz?” sentsibilizazio kanpaina Euskal Herriko 13 herritan. Komertzio, erakunde eta hainbat eragileren errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egingo dugu euskaltzaleok, Euskaltzaleen Topaguneak koordinatuta. Horretarako, euskaltzaleen elkarteetako bazkideak eta berbalagunak bihurtu nahi zaituztegu kanpainaren protagonista eta eragile.

Azken hamarkadatan urrats ugari eman badira ere, oraindik paisaia linguistikoan euskarak nahi baino askoz ere presentzia eskasagoa dauka. Asko dira gaur egun, oraindik orain, erdaretan soilik errotulatzen duten komertzio, taberna, elkarte edo erakunde publikoak. Euskaldunok herritar eta kontsumitzaile modura ditugun eskubideak urratzen jarraitzen den artean, euskaltzaleok badugu eginkizunik eta eragile izan gaitezkeela guztiz sinestuta gaude.

Parte hartzeko prest bazaude deitu (644 277 155) edo idatzi (egizugetxo@gmail.com) eta azalpen gehiagorako zein pegatak emateko lotuko gara.

Kanpainak lau urrats izango ditu:

1.- Euskaltzaleen elkarteetako boluntarioek eta hau zergatik ez euskaraz? leloa duten pegatak jarriko dituzte herrian aurkitzen dituzten erdara hutsezko errotulu eta karteletan. (Pegatinak bakarrik jarriko dira komertzio eta superfizie handietan eta erakundeen errotulazioetan eta inoiz ez komertzio txikietako errotulazioetan). Errotuluei argazkia atera eta twitter zein instagram sare sozialak erabiliz edo kanpainarako sortuko den webgunera bidaliz (http://euskaraz.365egun.eus) argazkiak partekatuko dituzte, herria eta errotuluaren edo kartelaren jabea (komertzioa, elkartea, taberna, erakundea) identifikatuz.

2.- Partekatutako argazki guztiak aipatutako webgunean jarriko dira ikusgai.

3.- Euskaltzaleen elkartetik erdarazko errotuluak dituztenei gutuna bidaliko zaie, beren euskarri guztietan euskara erabili dezatela eskatuz eta horretarako laguntza eta aholkularitza eskainiz.

4.- Jasotako informazio eta testigantza guztiak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren eta Elebideren esku jarriko ditu Euskaltzaleen Topaguneak. Kanpainak hilabeteko iraupena izango du, ekainaren 30era artekoa, eta jasotako testigantza guztiekin dosierra osatuko da bukaeran.

Getxoko Bizarra Lepoan eta Egizuko lagunok

Kanpainan parte hartzeko urratsak

Kanpainan parte hartzeko urratsak

Hona hemen Getxon topatu ditugun errotuluak:

Aiboako metro geltokirako bidean

Aiboako metro geltokirako bidean

Azkorri hondartzako komunetako errotuluak

Azkorri hondartzako komunetako errotuluak

Azkorri hondartzako komunetako errotuluak

Azkorri hondartzako komunetako errotuluak