Argihizkiak lehiaketaren erakusketa Villamonten

Argihizkiak lehiaketaren erakusketa Villamonten

IV. ArgIHIzkiak literatura-lehiaketaren erakusketa Gexora heldu da, eta ikusgai egongo da abenduaren 13ra arte Algortako Villamonte kultur etxean. Ordutegia honako hau da: astegunetan, 09:00-14:00 eta 16:00-21:30; zapatuetan: 09:00-13:00.

LEHIAKETA

Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak, Uribe Kostako hainbat udal (Leioa, Berango, Getxo; eta Makomunitatea) eta zenbait elkarterekin (Bizarra Lepoan, Berbots, Aitxu!, Leioako berbalagunak) elkarlanean antolatzen dugu argIHIzkiak.

Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

“ArgiHizkiak” literatura-lehiaketako 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko 20 testu labur onenak batzen dituen erakusketa da proposatzen dizueguna. Laugarren ekitaldi honetan Uribe Kostako (edo bertan bizi diren)
argazkilari profesionalak edo zaleak hauek izan dira: David Herranz Esteban, Marisol Ramirez Fernandez, Luis Jauregialtzo, Ines Bermejo Larrañaga, Patricia Merino, Ivan Viña Alvarez, Sonia Aoujil, Nerea Falagan Martin, Marta Iraurgi Mendoza eta Itsaso Bartolome Yarza.

PARTE-HARTZEA

Aurten inoiz baino testu (224) eta parte-hartzaile (184) gehiago izan ditugu. Denera, 31 herritako parte-hartzaileak izan dira, berbarako: Abadiño, Amorebieta, Atarrabia, Ataun, Azpeitia, Bakio, Barakaldo, Belauntza, Bergara, Bilbo (eta Deustua), Donostia, Durango, Fruiz, Gasteiz, Gatika, Leitza, Markina, Mungia, Oiartzun, Oñati, Usurbil… eta Venezuelakoak ere bai!

Benetan poztu gara Bizkaitik jasotakoen artean gure eskualdekoak asko izan direlako: Uribe Kostatik 166 testu jaso ditugu, eta 138 parte-hartzaile uribekostarrak izan dira.

Aipamen berezia merezi dute Uribe Kosta BHIko ikasleek; izan ere, Plentziako institutuko 100 lagunek 108 testu helarazi dituzte-eta; institutuan bertan barne lehiaketa antolatzeaz gainera. Horiez gainera, Getxo (32 testu), Sopela (9 testu), Leioa (4 testu), Erandio (3 testu), Gorliz (3 testu), Urduliz (3 testu), Berango (testu 2) eta Lemoizetik (testu 2) ere heldu dira idatziak.

Parte-hartzaileen batez besteko adina 36 urtekoa izan da (gazteenak 17 urtekoak izan dira, eta 63 urteko “gazte” bat ere izan dugu).

Testu gehienak labur-laburrak izan dira (%56) eta testu gehien jaso duen argazkia Marisol Ramirezen izan da.

Testuen artean, denetarik egon da: gehienak prosa, baina baita bertsoak, olerkiak eta haikuak ere.

Testuak helarazteko bitarteko erabiliena posta elektronikoa izan da, eta oso gutxik aukeratu dituzte bestelakoak (7 whasApp, 4 sms).

EPAIMAHAIA ETA SARIDUNAK

Testu horiek guztiak Janire Enzunza eta Ageda Galarraga euskal filologoek osatutako epaimahaiak aztertu eta aloratu ostean, 20 testurik onenak (10 labur-labur / 10 labur) aukeratu zituzten argazkien ondoan erakusketa honetan egoteko. Horrez gainera, horietatik kategoria bakoitzeko irabazle bana izan da eta 200€ jasoko ditu.

Epaileek Testu Laburrik onenatzat jo dute Mikel Illarregi Elberdinek (Leitza, 1959) egindakoa, eta testu labur-laburren arteko onena Alba Garcia Portelarena (Bilbo, 1988) izan da epaileen arabera.

Erakusketan agertzeko aukeratu diren beste testuak:
LL: labur-laburra modalitatea / L: laburra modalitatea
Letra lodiz: 2 testurik onenak (sari nagusiak)

David Herranzen argazkia: Ander Herranz (LL) / Mikel Illarregi (L)
Ines Bermejoren argazkia: Mirentxu Larrañaga (LL) / Egoitz Arruti (L)
Itsaso Bartoloméren argazkia: Alex de Isusi (LL) / Lorea Madina (L)
Ivan Viñaren argazkia: Ivan Leonardo Anisimov (LL) / Olatz Sanchez (L)
Luis Jauregialtzoren argazkia: Miren Kareaga (LL) / Uxue Telleria (L)
Marisol Ramirezen argazkia: Alba Garcia (LL) / Eider Bereziartua (L)
Marta Iraurgiren argazkia: Olatz Sebal (LL) / Idoia Carramiñana (L)
Nerea Falaganen argazkia: Iñigo Bidetxea (LL) / Oier Pastor (L)
Patricia Merinoren argazkia: Iraia Aced (LL) / Jon Jauregi (L)
Sonia Aoujilen argazkia: Paul Liz (LL) / Rebeca Solaetxe (L)