image_gallery

Badiote urte berriarekin batera askotan asmo berriak datozela… zoritzarrez, horietariko asko bidean geratzen dira… asperdura dela eta, nekea dela eta,… Baina hori Egizutarrokin ez da gertatuko!!! Urtero bezala, urte hasierarekin batera gatoz eta ez esku-hutsik, planez beteta dakargu poltsa!

Parrandazalea bazara, otsailaren 20an plan ederra daukazu, sagardotegira joango gara eta nahi beste txuleta, sagardo eta dantza edukiko duzu.

Parranda seme-alabengatik alde batera utzi behar izan baduzu, oker zaude! Sendik ikastaro eta tailer pilo antolatzen baititu familian primeran pasatzeko.

Bestetik, gorputza zaintzea, osasuntsu ibiltzea eta kirola egitea gustuko duzuenontzat eski asteburua antolatu dugu martxoaren 4tik 6ra. Oso merkea gainera!

Eta azkenik, etxean gozo-gozo mugitu barik pentsamenduen artean eta istorioen artean bidaiatzea gustuko duzuenontzat, Ukitx (irakurzaleen txokoa) izango duzue, oraingoan Alaine Agirrerekin “X hil da” liburuarekin, urtarrilaren 28an.

Beraz, badakizue… urte berrian aspertzen dena, nahi duelako da!

Egizuk eskura ekintza desberdinak jartzen dizkizue eta! Anima zaitezte eta URTE BERRI ON danoi!!!