Radio Euskadiko Graffiti saioan izan gara

Radio Euskadiko Graffiti saioan izan gara

Joan den ostiralean, irailak 23, Urko Aristiren saiora egin genuen bisita, Radio Euskadiko Graffiti irratsaioan zuzenean aritu ginen. Getxoko berbalagunon izenean Celia Bilbao eta Julian Perezekin hurbildu ginen gure esperientzia kontatzera, eta baita Euskal Herriko berbalagunon mugimenduaren parte ere bagarela azaldu genuen, Euskaltzaleen Topaguneko Sonia Perez ere gurekin aritu baitzen telefonoz bestaldean.

Julían Perez Delgado, Urko Aristi eta Celia Bilbao

Julían Perez Delgado, Urko Aristi eta Celia Bilbao

Eskerrik asko Urkori eta bere taldeko kide guztiei, etxean bezala hartu gintuztelako, plazera ian da zuekin arrastia kopartitzea. Hemen behean irratsaioa etnzun ahal izango duzue, gure elkarrizketa 42:50 segundutik aurrera topatuko duzue. Argazkien albumean kuxkuxeatu gura baduzue hemen esteka: https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157673188835792.

Hurrengora arte! Eta berbalagunean izena eman gura baduzue… beheko formularioa bete dezakezue.