31079055821_95ab2c81ef_z

Datorren abenduaren 13an Egizuk, herri honetan bukatu zen “Akabuko Martxea” eta “Dominica” dokumentalak proiektatuko ditu Algortako Villamonte Kultur Etxean. 3 saio izango ditugu, bi goizez (9:15-11:00) eta bat arratsaldez (17:00) eta sarrera doakoa izango da. Dokumentalak, transhumantziaren ohitura, Gipuzkoako Urbiako mendietatik Uribe Kostara, beren artaldeak neguan eramaten zituzten artzainen zeregina gogoratzen du. Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta artzainek lau eguneko ibilbidea egin zuten, 80. hamarkadara arte iraun zuen transhumantzia gogoratuz. Dokumentalaren egileak Getxoztarrak dira, Aitor Gisasola eta Fredi Paya.

Aukera paregabea giro euskaldun jatorrean dokumental eder honetaz gozatzeko.