Martitzenean, azaroaren 22an, Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti Uribe Kostako Irakurzaleen Txokora gonbidatu genituen Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara liburuaren aurkezpena egiteko. 30 lagun inguru bildu ginen herriko berbakeraz gehiago ikasi nahian.
Eskerrik asko gurera hurbildu zineten guztiei eta baita HIRUKA komunikazio taldeko lagunei ere, solasaldia grabatu zutelako. Solasaldia galdu zenutenek ere ikusteko aukera izango duzue behean duzuen HIRUKAko lagunek egindako bideotxuari esker.
“Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara” liburuaz gehiago jakiteko HIRUKA Komunikazio taldeko lagunek egindako erreportajea ere irakurri dezakezue: “Geure berbak, geureak direzelako” (Klikatu hemen).
Solasaldia Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuagaz elkarlanean antolatu genuen.
Mila esker Koldo eta Urtzi, plazera izan da!
Leave A Comment