Euskararen egunean pedalei zein mingainari eragiteko proposamenarekin gatoz. Abenduaren 3an bizikletazaleok Getxotik Sopuertara egingo dugu txangoa. Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera, zehaztuko dugu ibilbidea, adi egon posta-zerrendako mezuei zein whatsappei (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu.
Eguna, ordua eta lekua: abenduak 3, larunbata.
Fadurako parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia Portun: 9:25
Zorrotzako kiroldegian: 9:50
Ibilbidea: Sopuerta (70km, trena bidean) https://www.bikemap.net/es/route/3790452-egizu-sopuerta/
Zailtasuna: ertaina. Etapa luzea eta mendatea dugu erdibidean.
Trena bidean dago Kadaguako arroan, GueƱesera arte (feve Bilbora) eta Muskizetik aurrera (renfe Bilbora).
Kontuan hartu: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963
Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.
Leave A Comment