30562617633_6a8acfd1ca_z

Azaroaren 17an Azebarriren berotasunean barrena, berbalagun berri eta ez hain berriak elkartu ginen elkarlanean prestatutako afari-merienda gozoa dastatzeko. Pintxo desberdinak prestatu genituen, orain modan dauden pintxo modernoetatik betiko patata tortilletara eta ardo zein garagardo artean Getxoko berbalagun desberdinak elkar-ezagutu genituen.

31255250601_cdf68b1dc9_z

Berba-kafea egiteko denbora eduki genuen eta nola ez, Hirukakoen bazkidetza kanpainaren azalpetxoa jasotzeko aukera ere bai. Giro apartan arratsaldeari bukaera eman genion sabelak beteta eta berba egiteaz mihiak nekatuta.30548495624_d8b064fde9_z31000970880_9584568716_z

30562616863_621baefe86_z

Hauxe izan zen 2016-2017 ikasturteari hasiera eman zion berbalagun aurkezpena.

31255251491_b4da966762_z31255249471_f533f5f333_z