Bizikleta-taldea elkarrekin

Bizikleta-taldeko kideak

Ibilbide klasikoa proposatzen dizuegu bizikleta-taldeko kideen izenean martxorako, Zugaztietara igoera. Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera, zehaztuko dugu ibilbidea, adi egon posta-zerrendako mezuei zein whatsappei (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu).

Eguna, ordua eta lekua: martxoak 4, larunbata.
Fadurako Parkina, Getxon: 9:00
Bizkaia Zubia, Portugaleten: 9:25
Ansioko metro geltokia, Barakaldon: 9:50
Ibilbidea: Zugaztieta (40km, trena/metroa/funikularra bidean) http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=43143
Zailtasuna: Ertaina. Etapa mendian gora pistaz (aukeran errepidea)
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.