20.Korrika

Getxoko euskaldunok, 20.Korrika gero eta gertuago dugu, apirilaren 6an, eguena, helduko da gurera goizaldean. Eguaztenetik eguenerako gauean 2:00ak baino lehen ez loak hartu! 2:00ak aldera helduko baitzaigu korrika herrira.

Berbalagunok kilometroa erosten dugu denon artean eta aurten ere antolatzen hasi gara honetarako.

Beti bezala kilometroa konpartituko dugu Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kideekin. Kilometroak 400€ inguru balio du eta berbalagunok 200€ (gutxienez) lortu behar ditugu.

Horretarako 5€ edo gehiagoko ekarpenak egingo ditugu (aurten ez da paperezko tiketik egongo), Egizuren kontuan dirua sartu (izen-abizenak + korrika ipini) guri abisatu, eta dirua sartu dugunon artean zozketa egingo dugu erabakitzeko nork eramango duen lekukoa. 5€ bakoitzeko pertsona horrek “paper” bat izango du zozketan.

Egizuren kontu korronte zenbakia: ES20 3035 0067 66 0670062588 (Laboral Kutxa)

Animatu eta egin zure ekarpena 🙂

20.Korrikak egingo duen ibilbidea