Asmakizun bana eramango dugu ostiral honetako topaketara (otsailak 24, 18:00, Villamonte Kultur Etxea), mina dugunean sendatzeko kantu pare bat ere landuko ditugu, ahoz kontatzeko ipuinak eta poesiaren bat ere egongo da… Prest zaudete etxean? Gure taldeko ateak zabalik dituzue.
NOIZ & NON
– Elkartzeko datak eta lekua: urtarriletik apirilera, hileko azken barikuan (urtarrilaren 27a, otsailaren 24a, martxoaren 24a, apirilaren 28a) 18:00etatik 19:00etara, Villamonteko kultur etxean.
HELBURUAK
– Taldearen helburua: elkartzea eta ahozkotasunarekiko zaletasuna konpartitzea umeekin batera eta talde txikian. Poesia, ipuinak eta ahozkotasunarekin lotutako testuak lantzea, eta finean gozatzea.
ZELAN
– Funtzionamendua: heldu bakoitzak saiora ipuin, poema, aho-korapilo… ekartzeko konpromisoa hartzen du, eta denon artean osatuko dugu ordubeteko saioa.
Izena eman edota ekarpenik egin gura baduzu: 644 277 155 / sendi@egizu.eus
————
Grupo Ustruku
Para madres, padres y adultos, con o sin menores, crearemos un pequeño grupo para compartir cuentos, poemas, canciones, leyendas en euskera, queremos hacerle un sitio a la oralidad en nuestro día a día. Una vez al mes en el aula de cultura de Villamonte, Algorta. La próxima cita es el viernes 24 de febrero a las 18:00.
Leave A Comment