Urtero lez, Egizuk, txango interesgarriak antolatzen ditu: Orain dala urte bi Itziarko “Txindurri-Iturri” sagardaotegira joan baino lehen, Eibarko Armagintza Museoa bisitau genduan. Igaz Irungo “Ola”sagardaotegira joan aurretik, Hondarribiko Albaola ontziola, ikusi genduan, eta aurten barriz, Pagoeta Parke Naturalera eta burdinolara bisitea egin genduan.

Etxetik urten nebanean, nor topauko eta Iñigo Bilbao topau neban, Iñigo nire auzokidea eta laguna be da. Euskaltegiko ikaskidea, eta Bidebitarte txokoko bazkideak be bagara; Iñigo bertsolari eta olerkari ona be bada.
Alkarregaz joan ginan Algortako Batzokiaren aurreko pizzeriarano, eta hantxe gure lagunak egozan: Bego, Aintzane, Xabier, Izazkun, Iñaki eta beste batzuk, baita Egizuko antolatzaileak be: Asier, Garazi, Rozio eta Lander be.

Busean Bilbora abiau ginan, Erromon geldialdia egin eta lagun bi hartu ondoren, bidea jarraitu genduan. Santutxun be talde eder bat egoan itxaroten, hareek hartuta, Aiako Pagoeta Parke Naturalera jo genduan. Autobidean Itziarren dagoen zerbitzugunean Potxo sartu zan busean, eta azkenean guztira hirurogeta bi ginan, horretatik zortzi ume ziran.
Josu Landetak eskusoinua eroiala aitatu behar dot.

Autobidetik Zarautzen urten genduan, eta Aiako bidea hartu ondoren, laster izan ginan Pagoetako Parke Naturalean. Bide polit-polita eta harestian azpian askaldegi ugari egozan.

Autobusetik urten atoan talde bi egin genduzan, bata talde txikia mendira abiau zan abereak ikustera, eta besteok Pagoeta parkea ikustera joan ginan.

Mendira joan ziranean, animaliak eta zugatzak ikusi ebezan, esaterako: Orein bi, biak emeak, betuxuak, pottoak, eta udabarriko lorak ( San Jose laru lorak) zugatz ederrak, gorostiak, kereizondo, leizar, hurrondo arreak eta zuriak, eta abar.

Pagoetako Parkean, gidari euskaduna genduan, ondo azaldu euskuzan bertako ezaugarriak, landara eta zugatz muetak eta baita lorak, ostroak eta bideak be. Parkea eta burdinola erakutsi eukuzan, on ona zan, bere euskerea be dotorea zan.

Goiko aldea ikusi ondoren, aldasbehera bide estuan joan ginan, bidean ondo azaldu euskun gidariak Parkearen historia.
Beheko aldean, Burdinolea eta errotea ikusi genduzan, errotaren behealdean harriak zelan mobiduten ziran ikusi genduan, eta umeak adi egozan eta galdera batzuk be egin ebezan.

Burdinolea, barrutik ikusi genduan eta gidariak ondo azaldu eban zelan funzionetan eban. Orain itxita dago, martitik aurrera hobeto erakutsi dabez burdinolaren beharra. Orain dala urte eta erdi, ni neu Zornotzako Barnetegiko talde baten egon nintzan burdinolan eta hango langileek hango beharrak ederto erakutsi euskuezan.

Burdinolaren inguruak ondo ikusi eta gero barriro Pagoetako parkea zehartu eta busera heldu ginan. Ordurako mendizaleak bus barruan egozan eta sargardaotegira abiau ginan.

Orioko herrira heldu ginan, eskumako bidea hartu eta Aiako auzo batera heldu ginan, aldas txiki baten “Satxota” sagardaotegia, bertan gure jantokira jan genduzan.

Sagardaotegia ez zan oso handia, baina txikia be ez, ertaina zan. Sagardaoa probau eta gero, mahian jesarri ginan batera, umeek beste mahai baten alkarregaz jan eben, nahiko zintzo.

Sagardaotegiko menua betiko lez: makailao tortillea, makailao xerrak  piperrakaz, txuletak erreta, eta postrea intxaurrak eta gaztaia irasagarragaz. Edateko sagardaoa eta ardao baltza be baegozan. Ondo jan genduan, igaz baino hobeto.

Gipuzkoako sagardaotegi batzuetan, Satxotan lez, plater barik jaten dabe bezeroek, erretiluan bakoitzetan lau personentzat; ez hori bakarrik, aizto bat persona bientzako, ogia otzara barik, mahi-zape barik be, papelezkoa be ez, zamau bakarrik papelezkoa baina ona.

Bertako ohituria  holan dala esaten dabe, baina, gaur egun ez da erosoa eta higienikoa be ez.

Jan genduan bitartean abestu be egin genduan, baina jaten amaitu ostean izan zan giroa, abestu, dantzak bertsoak eta bestelakoak bota genduzan, girorik politenak.

Josu Landetak eskusoinuagaz erderto animau eban, eta kantetako beti egoan prest. Itsas Argia taldekoek liburu batzuk kantetako itxi euskuezan eta hori esker laguntza handia izan zan kantetako; giro ederra eta polita sortzeko.

Sagardaotegitik urten eta auzoko tabernara joan ginan, tragoak hartzen, abesten eta dantzan egiten. “Santio” baseleiza  be(Santiago) Familia baten etxeari itsatsita dagoena ikusi genduan. Etxe horren etxekoandreak dauka baseleiza ardura eta berak erakutsi euskun be,  interesgarria.

Autobusa hartu eta Santutxura abiatu ginan, Josuren musika entzun eta abesten be ibili ginan, baina, batzuek erdi lotan egin ebezan bidea.

Algortara heldu ginanean, arratsaldeko bederatziak pasauta egozan, eta gazteak poteetan joan ziran, nagusiok ostera etxera.

Helburua bete egin genduan, eguna euskeraz bizi eta laguntasun giroan gozau; Egizuko antolatzaileei eskerrak emon behar deutseguz baita zorionak be, dan-dana ederto prestauta egoalako.

Joserra.