Errigoraren Uztaberria martxoaren 1etik 14ra

Errigoraren Uztaberria martxoaren 1etik 14ra

Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, #ESKUTIKeskura

Aurtengoan aldi berean eskatu beharko dira olioa eta kontserbak, nahiz eta eta banaketa zein ordainketa bi alditan egingo den: oliba-olioa apirilaren 1ean (Getxoko Lauaxeta euskaltegian) eta kontserba-loteak ekainaren 1ean (Getxoko Lauaxeta euskaltegian). Bestetik, produktu guztiak ekologikoan eskatzeko aukera izango dugu aurtengoan. Ez galdu aukera eta egin zure eskaera. Internet bidezko formulario honetan zein paperean Getxoko Lauaxeta euskaltegian (Iparbide Kalea, 6, 48991 Algorta, 944 30 47 34).

Uztaberria neguaren ostean dator.

Gogotik egin dugu lan: ekoizle gehiago topatu behar izan dugu, nekazari eta elaboratzaileak harremanetan jarri, nekazari-sindikatu eta ekoizpen-kontseiluekin lankidetza bideak garatu… Eta, hala ere, agroekologiaren bide luzearen lehen urratsak baino ez ditugu eman. Leiho txikiak zabaldu ahala, ordea, Nafarroa hegoaldeko landa eremuan eragiteko ate berriak ireki zaizkigu. Oraindik Errigorago eramango gaituzten ateak. Orain artekoak bezala, guztion artean zabalduko ditugun ateak: auzolanean eta elkarlanean.

Errigor, eragileak kanpainaren aurkezpenean

Errigor, eragileak kanpainaren aurkezpenean

Egizu elkartean gure lan-ildoetako bat agroekologia da, gertuko ekoizpen ekologikoan interesa dugu, gertuko harremanek euskara indartzen dutela sinetsita gaude. Horregatik parte hartzen dugu Errigora kanpainen sustapenean, lurra eta hizkuntza batera doaz. Kontsumo-talde bat ere badugu, eta Azkorri inguruan sOrtuak ortu ekologiko euskaldunak martxan ipini genituen.