Gurasoak eta umeak batera jolasteko saioak dira “Parkean Olgetan”ekoak, urtero antolatzen ditugu Getxoko 3 parketan maiatzean zehar. Hiru arrastitan euskaraz ondo pasatzeko jolasak antolatuko ditugu guraso eta umeentzat, Areetako saioan Kukupraka Ludotekako kideen laguntzarekin. Gure helburua da euskara parkeetara ere eramatea, jolasen bidez eta gurasoak ere inplikatuz. Saioak doakoak dira eta ez da izena eman behar. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.

Datorren ostiralean, hilak 12, San Isidrotako jai-egitarauaren barruan 17:30ean lotuko gara Malakate parkean. Areetan izango da gure bigarren hitzordua, maiatzaren 19an, Eskoletako plazan. Eta hirugarrenez Algortan egongo gara maiatzaren 26an, San Nikolas plazan.

Aurtengo saioa galtzagorrien taldeak gidatuko du eta “Euskal mitologia” izena ipini diogu, jolasen bidez gure herriko hainbat pertsonaje bizi diren lekuetara bisita egingo dugulako, bazatoz?

Norentzat: 3 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera
Informazio gehigarria: jolas, kanta eta azalpen guztiak euskaraz izango dira baina edozein guraso joan daiteke

PARKEAN OLGETAN

Noiz: maiatzak 12, 19 & 26, ostiralak, 17:30-19:30
Non: Getxoko Malakate parkea, Areetako Eskoletako plaza & Algortako San Nikolas plaza
Norentzat: 3 urtetik aurrerako ume eta gurasoentzat.

SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago behar baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Rozio: 644 277 155 / sendi@egizu.eus

PARKEAN OLGETAN

Juegos en euskera en plazas y parques de Getxo para menores a partir de 3 años junto a madres y padres. Nuestro objetivo es disfrutar en euskera con juegos tradicionales. La actividad es gratis y no es necesario inscribirse. Este año un grupo de Galtzagorris guiarán la actividad de nombre “Mitología vasca”, a través de juegos visitaremos los lugares donde viven varios personajes mitológicos. ¿Os animáis?

Cuándo: 12, 19 & 26 de mayo, viernes, 17:30-19:30
Dónde: parque de Malakate Getxo, plaza de las Escuelas Areeta & plaza San Nikolas Algorta
Para quién: menores a partir de 3 años y adultos

SSENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. En www.egizu.eus/sendi encontrarás más información. Rozio: 644 277 155 / sendi@egizu.eus