Familientzako planak euskaraz antolatzen ditugu SENDI Proiektuan, interesa baduzue hemen gure maiatzeko ekitaldi-sorta. Animatu eta parte hartu, eta lagundu, mesedez, lagun eta ezagunen artean zabaltzen.
SENDI // Getxoko familietan euskara sustatzeko proiektua
PARKEAN OLGETAN
Gurasoak eta umeak batera jolasteko saioak dira “Parkean Olgetan”ekoak, urtero antolatzen ditugu Getxoko 3 parketan maiatzean zehar. Hiru arrastitan euskaraz ondo pasatzeko jolasak antolatuko ditugu guraso eta umeentzat, Areetako saioan Kukupraka Ludotekako kideen laguntzarekin. Gure helburua da euskara parkeetara ere eramatea, jolasen bidez eta gurasoak ere inplikatuz. Saioak doakoak dira eta ez da izena eman behar. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.
Aurtengo saioa galtzagorrien taldeak gidatuko du eta “Euskal mitologia” izena ipini diogu, jolasen bidez gure herriko hainbat pertsonaje bizi diren lekuetara bisita egingo dugulako, bazatoz? Informazio gehigarria: jolas, kanta eta azalpen guztiak euskaraz izango dira baina edozein guraso joan daiteke
Noiz: maiatzak 12, 19 & 26, ostiralak, 17:30-19:30
Non: Getxoko Malakate parkea (12), 19 & 26, Areetako Eskoletako plaza & Algortako San Nikolas plaza
Norentzat: 3 urtetik aurrerako ume eta gurasoentzat.
ESKULANAK FAMILIAN
Buztin polimerikoaz formak sortzeko eta dekoratzeko gonbidapena duzue hau, maiatzaren 14an, domeka, 11:30-13:30 tartean elkartuko gara Andra Mariko jaien karpan. Tailer honetan, 5 urtetik gorako ume eta gurasoek aukera izango dute material honekin hainbat panpin egiteko edota objektuak dekoratzeko: egurrezko markoak, beirazko ontziak, arkatzak… Hainbat eredu ekarriko dizkigu Uxuek, ideiak hartu eta geure modura egiteko.
Noiz: maiatzak 14, igandea, 11:30-13:30
Non: San Isidrotako jaien karpa, Getxo
Norentzat: 5 urtetik aurrerako ume eta gurasoentzat.
Eraman behar: beirazko ontziak, markoak.
Izena eman: 644 277 155, sendi@egizu.eus, egunean bertan lekurik badago parte har daiteke
IPUINAK MENDIAN
SENDI Proiektuko familientzat proposamena dakargu oraingoan. Meatzaldeko historia eta istorioak ezagutuko ditugu Alberto Bargos idazle eta kontalariarekin; Sauko meatzarien herri abandonatura joango gara oinez Peñas Negrasetik (2`30 orduko ibilbidea, joan eta etorri). Eguerdian Zugaztietako eskulturen parkean elkarrekin bazkalduko dugu. Minibusean zein kotxe partikularretan joango gara. Kontaketa euskaraz izango da.
Noiz: maiatzak 20, larunbata, 9:00etan Faduratik. Buelta 17:00etan
Non: Gallarta, Peñas Negras, Sauko eta Zugaztieta
Norentzat: ume eta gurasoentzat, mendi-ibilbidea 2 ordu eta erdikoa da. Kontaketa euskaraz izango da.
Eraman behar: hamaiketakoa eta bazkaria, arropa egokia.
Izena eman behar da: lekuak bete arte, 644 277 155, sendi@egizu.eus
Tailerretan gogoratu:
1-Izena eman behar duzue: 644 277 155 edo sendigetxo@yahoo.com
2-Ezin bazarete etorri, abisatu! Beste familia bat etorriko da zuen ordez.
3-Garaiz joan, antolatzaileengatik, irakasleagatik eta beste familiengatik.
4-Dakizun euskara erabili, umeekin zein helduekin.
5-Tailerrak denontzat dira, umeek eta helduek elkarrekin gozatzeko.
SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago behar baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Rozio: 644 277 155 / sendi@egizu.eus
SENDI // Un proyecto para impulsar el euskera en las familias de Getxo
PARKEAN OLGETAN
Juegos en euskera en plazas y parques de Getxo para menores a partir de 3 años junto a madres y padres. Nuestro objetivo es disfrutar en euskera con juegos tradicionales. La actividad es gratis y no es necesario inscribirse. Este año un grupo de Galtzagorris guiarán la actividad de nombre “Mitología vasca”, a través de juegos visitaremos los lugares donde viven varios personajes mitológicos. ¿Os animáis?
Cuándo: 12, 19 & 26 de mayo, viernes, 17:30-19:30
Dónde: parque de Malakate Getxo, plaza de las Escuelas Areeta & plaza San Nikolas Algorta
Para quién: menores a partir de 3 años y adultos
TALLER DE ARCILLA POLIMÉRICA
En este taller las niñas y niños a partir de 5 años, junto con madres y padres, usarán la arcilla polimérica para hacer figuras y decorar diferentes objetos: marcos de madera, frascos o botellas de vidrio, lápices… Uxue traerá varios modelos para tomar ideas.
Cuándo: 14 de mayo, domingo, 11:30-13:30
Dónde: carpa de las fiestas de San Isidro, Getxo
Para quién: menores a partir de 5 años y adultos
Hay que llevar: marcos de madera, frascos o botellas de vidrio…
Inscripción: 644 277 155, sendi@egizu.eus y esa mañana si hay plazas y material disponible
CUENTOS EN EL MONTE
Conoceremos la historia e historias de la zona Minera con el escritor y cuentacuentos Alberto Bargos; iremos andando desde Peñas Negras a el poblado minero abandonado de El Sauko (2`30 horas andando ida y vuelta). Al mediodía comeremos en el parque de esculturas de Zugaztieta. Iremos en minibus o coches particulares. Las explicaciones serán en euskera.
Cuándo: 20 de mayo, Sábado, 9:00 desde Fadura. Vuelta 17:00.
Dónde: Gallarta, Peñas Negras, Sauko y Zugaztieta
Para quién: menores y adultos, el paseo será de 2´30 horas. Las historias y explicaciones serán en euskera.
Hay que llevar: hamaiketako y comida, ropa y calzado adecuado.
Inscripción: hasta completar plazas, 644 277 155, sendi@egizu.eus
SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. En www.egizu.eus/sendi encontrarás más información. Rozio: 644 277 155 / sendi@egizu.eus
Leave A Comment