Bizikleta-taldeko kideen irteera dugu bihar, Gorlizko Billao itsasargiraino helduko dena. Eguraldi ederra bizikleta hartuta buelta bat emateko. Animatu, laburra eta erreza izango da eta. Gainera, laburtzeko aukera ere badago, ez duzue aitzakirik!
Billaora egindako 2012 eta 2013ko argazkiak ikusteko hementxe estekak:
2012ko irteerakoak
2013ko irteerakoak
Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 644 277 155 zenbakira idatziguzu) jaso gura baduzu, guri esan (644 277 155).
Eguna, ordua eta lekua: maiatzak 13, larunbata.
Bilboko Itsas Museoan: 8:15
Bizkaia Zubian (Portugalete): 9:00
Fadurako Kiroldegian (Algorta): 9:30
Ibilbidea: Billao itsasargia (36km)
Zailtasuna: Erraza.
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 644 277 155
Leave A Comment