Aurtengo 10 argazkietan oinarrituta testu bat edo bi bidaltzeko aste bi geratzen zaizkizu, oraindino ez baduzu egin, noski! Uribe Kostako argazkilarien lana eta euskarazko testuen sorkuntza sustatu gura ditugu argIHIzkiak lehiaketarekin, literaturzaleak animatu nahi zaituztegu testu laburrak (100 berba gehienez) edo labur-laburrak (160 karaktere gehienez) idaztera, 10 argazki hauetakoren batean oinarrituta. Oinarriak patxadaz irakurri ahal dituzu esteka honetan.
PARTE HARTZE DATUAK:
– 70 testu jaso ditugu.
– Testuak: %53 laburrak dira, %47 labur-laburrak.
– Adina: %64 16-18 urte artekoak dira, %36 18 urtetiko gorakoak.
– Ondoko herrietatik jaso ditugu lanak: Aulesti, Barakaldo, Barrika, Berango, Donostia, Getxo, Ibarrangelu, Leioa, Markina-Xemein, Plentzia, Portugalete, Sopela eta Urduliz.
– Gilles Bourdoiseau Lanser, Endika Basaguren Ansoleaga eta Paula Odriozola Ruiz argazkilarien lanek jaso dituzte testu gehien.
Hiruka Komunikazio taldearekin batera antolatzen dugu lehiaketa hau. Eskerrik asko bide honetan laguntzen diguzuen guztioi, norbanako, eskualdeko elkarte, institutu, euskara-zerbitzu eta udalei.
Leave A Comment