Hilabete guztietan bezala, oraingoan ere mendira joateko txanda heldu da. Maiatzaren 28an, igandea, Mungian Ibilaldia dagoela aprobetxatuz gertuko mendi batera joateko aukera paregabea dugu. Jata izango da mendia eta igoeraren ostean kotxeetara bueltatuko gara Mungiara abiatzeko.
Jata mendia ez da 600 metroetara heltzen eta zailtasun maila ertaina da, beraz, familian etortzeko aukera izango duzue baita ere. 28an goizeko 9:00etan Fadurako aparkalekuan jarri dugu hitzordua. Izena emateko e-maila egizugetxo@gmail.com helbidera bidali ezazue eta kotxea eramaterik duzuen zehaztu.
Anima zaitezte eta izena eman!
Leave A Comment