Aurtengo edizioko 10 argazkiekin batera 40 testu onenak aukeratu dituzte Gotzone Agirre eta Isabel Atxa epaileek, eta egile guztien artean ondoko lauek jasoko dute euren saria irailaren 28ko inaugurazio ekitaldian 19:30ean, Azebarri kultur elkartean, Algortan. Agendan gorde data eta bertan elkartuko gara.

Sari nagusien irabazleak hauek dira:

▸ 16-18 urte bitartekoen mailan (LIBBUK bana):

▸ Testu labur-labur onenaren egilea:
Leyre Conde Gallastegi (Getxo, 2000) / Gilles Bourdoiseau Lanseren argazkian oinarrituta.

▸ Testu labur onenaren egilea:
Paula Gordaliza Tejero (Sopela, 2000) / Paula Odriozola Ruizen argazkian oinarrituta.

▸ 18 urtetik gorakoen mailan (200 euro bana):

▸ Testu labur-labur onenaren egilea:
Maitane Nerekan Umaran (Getxo, 1984) / Jon Bernárdez Losadaren argazkian oinarrituta.

▸ Testu labur onenaren egilea:
Gotzone Butron Kamiruaga (Gorliz, 1965) / Eider Álvarez Purasen argazkian oinarrituta.

Aukeratutako egile guztien izenak argihizkiak.eus webgunean dituzue, hemen.