Hartu, eman, eragin

2016-2017 ikasturtean, Getxon, 200 lagun inguru ibili ginen mingainak astintzen 21 taldeetan. Urrian iazko taldeak martxan jarriko ditugu eta lagun berrientzat izen-ematea zabalik izango dugu. Azaroan talde berriak martxan jarri eta berbalagunei ondo etorria emateko afaritxoa prestatuko dugu!

Beraz, mintzapraktika behar baduzu edota talde batean dinamizatzaile ibili gura baduzu beheko formularioa bete eta eman izena!

Zer da berbalaguna?:
Euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.

Zertarako?: euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, …

Nola?
Ohiko jarduera:
 talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean,… Ohiko hiztunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak nahastuta, beste mintza-taldeekin koordinatuta.ç
Ekintza osagarriak: herriko beste berbalagun taldeekin irteerak, afariak, zaletasun taldeak, beste herrietakoekin, mintzalagunen egunean.

Parte hartzeko baldintza: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

… eta Gurasolaguna?
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.