Getxoko Euskaraldiaren ahotsa izango den Hamaikakoa badugu, hamaika laguneko talde hau modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak dira ahobizi rolaren bitartez.
Getxoko hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa sustatzeko babes urratsa ematea erabaki dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren parte hartzea aktibatzeko lehen deia egin dute. Ekimenaren berri emango diete inguruko kideei gainera.
Izan ere, ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek ere ahobizi, belarriprest zein irribizi rolen bitartez euren hamaikako propioak osatu beharko dituzte. Hau da euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula.
Getxoko hamaikakoa: auzo eta adin ezberdinetako hamaika emakume eta gizonek osatuko dute; argazkian ikusgai dituzue eskumatik hasita:
- Arrate Saitua: Algortarra, irakaslea eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteko bazkidea
- Afrika Bibang: abeslari Algortarra.
- Asier Alda: Areetakkoa, magisteritzako ikaslea eta Musikalia Elkarteko koordinzatzaile eta musikaria.
- Maider Santxo: Andra Marikoa, Aixerrota Institutuko ikaslea eta Aixerrota boleibol taldeko ikaslea.
- Pedro Larragan: Kazetaria eta Confebaskeko komunikazio zuzendaria.
- Victoria Bengoa: Biologoa eta Areetako berbalaguna.
- Amaia Garces: Matematika graduko ikaslea, Romokoa eta Ziztu Bizian Eskaut taldeko begiralea.
- Ibon Larrinaga: Estatu Batuetan debuta egingo duen Romoko boxealari gaztea.
- Itxaso Arana: Sommelierra, Neguriko Jolastoki Jatetxekoa.
- Deu Txakartegi: Arkitekto algortarra, “we are standard” taldeko kidea.
- Endika Guarrotxena: Negurikoa, Algortako Ikastolako 1.go promozioko ikaslea eta Athletick-eko jokalari ohia.
Hurrengo ekitaldietan haiek izango dira Getxoko Euskaraldiko bozeramaileak.
Leave A Comment