Kirmen Uribe UKITXen

Ekainaren 7an Kirmen Uribe gurean izango da Elkarrekin esnatzeko ordua liburuaz berba egiteko.

Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara liburuaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Kirmen etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko.

Beraz, ekainaren 7an, osteguna, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur Etxean; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da.

Hurrengo saioak:

  • Ekainaren 21ean, 19:00etan, Villamonte Kultur Etxean: ikasturteko balorazioa + hurrengorako proposamenak