Hartu, eman, eragin

Udan euskara gehiago erabili gura duzu? Getxoko terrazetan, astean behin, ordubetez, talde txikian mingaina astintzeko prest zaude?

Udako berbalagunean izena emateko epea zabalik dago ekainaren 20ra arte. Ekaineko azken astean elkartzen hasiko gara 🙂

Interesa baduzu parte hartzeko beheko formularioan utzi zure datuak. Hauxe gure zenbakia: 619 935 541 (Garazi). Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara idatzi ahal diguzu: egizugetxo@gmail.com.

UDAKO BERBALAGUNA

Iraupena: Ekaineko azken astean, uztailean eta irailean zehar lotuko gara, abuztuan jai hartuko dugu.
Parte hartzea doan da, etortzeko konpromisoa eta komunikatzeko gutxieneko maila besterik ez dugu eskatzen.