Berbodromoa 2018

Aurtengoa antolatu dugun berbodromorik arrakastatsuena izan da. Egun osoan zehar 300 lagun inguru aritu ginen talde txikietan mingainak astintzen.

Gainera, landutako hirugarren gaiari esker Getxon Euskaraldia indartzeko hainbat ekarpen jaso genituen (lehenengo berba euskaraz egitea, doako euskarazko ekintza gehiago antolatzea, dendetan deskontuak eskuratzea euskaraz egiteagatik, jendea txapekin identifikatzea…).

Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei eta gozatu egunean zehar egindako argazkiekin!

7.Berbodromoa 2018

Udan ere mingainak astintzen jarraitzeko aukera duzue: eman izena udako berbalagunean!!

Beheko formularioa betez izena eman dezakezue!