Maiatzean zehar Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartu dutenen artean 30€-ko erosketa-txekea zozketatu dugu Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan gastatzeko. Irabazlea Susana Bilbao izan da, Zorionak, Susana! Erosketa-txekea Romo Kultur Etxeko liburutegian jaso ahal izango duzu.

Eskerrik asko egitasmoan parte hartu duzuen lagun guztiei, egitasmoa baloratu ezazue bi minututan beheko formularioa betez.

 


Gogoratu eskuratutako opari txekea zein deskontu txekeak ekainaren 15era arte erabili ahalko dituzuela Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan.