Aurreko larunbatea, urriak 6, bizikleta-irteera antolatu zuen gure taldeak, ohitura denez kide berriari kronika egiteko lana ematen diote gure lagunek.

Hemen duzue Joserrak egindako kronika ederra! Eskerrik asko!

Kaixo Egizuko bizikletaren lagunok:

Kasualitatez enteratu nintzen talde honen existentziaz. Banekien Egizu taldea zegoela eta euskeraren aldeko lana egiten zuela, baina ez nekien bere barnean bizikletan ibiltzeko talde bat zegoela. Orain dela egun batzuk Angel Bidaurrazagarekin joan nintzen mediku euskaltzale batzuen batzar batera eta, mendiko bizikletaz hitz egiten egon ginela, aipatu zidan zuen taldearen plana urriaren 6rako, eta animatu ninduen joateko.

Hasieran ez nintzen egon oso animatuta parte hartzeko bi arrazoiengatik: alde batetik, beldur nintzen ezezagunen talde batean sartzeko eta, beste alde batetik, pentsatzen nuen nire prestaketa fisiko eskasagatik arazo bat izango nintzela besteontzat. Baina Angelek lasaitu ninduen esanez jendea oso jatorra zela, posible izango nuela euskera praktikatzea eta norberak finkatzen zuela bere esfortzua bere posibilitateen arabera.

Eta horrela suertatu zen: oso gustura egon nintzen jendearekin eta txangoa zoragarria izan zen, Bizkaiko meatzalde inguruan, egingarria eta paraje ederrez inguratuta. Asko gustatzen zait bizikletaz ibiltzea baina normalean Getxo inguruan ibiltzen naiz beti, asteburuetan batez ere, eta benetan pozgarria izan zen beste pertsona eta leku batzuk ezagutzea.

Bakarrik aipatuko nuke puntu negatibo bat: beldur handia ematen dit kotxe asko dauden errepideetatik ibiltzeak, eta horrexegatik, oso txarto pasatu nuen Portugalete zeharkatu genuenean bidegorrira heltzeko joakeran eta Zubi Eskegira jaisteko itzuleran. Beste batean ahalegina egingo dut bizikleta kotxez eramateko bidegorriaren hasieraraino.

Joserra