Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2018an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu!

Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta  gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean.

Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu.

NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea
NOIZ: urriaren 15etik urtarrilaren 28ra, astelehenero, 17:30-20:30
PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€
Izena emateko: egizugetxo@gmail.com  edo 619 935 541
**Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Behean duzuen egutegian horiz margotuta dituzue Juanra taldea gidatuko duen egunak, gainerako egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara: