Bizikleta-taldea Mungiara bidean

Azaroaren 10ean, Mungiara egingo dugu gure hileroko bizikleta-irteera, ea eguraldiak errespetatzen dituen gure planak! Animatuz gero, idatziguzu (622433085, egizugetxo@gmail.com).

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu 622 433 085 zenbakira idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan.

Algorta-Butroe-Mungia

Eguna, ordua eta lekua: azaroak 10, larunbata.
Bilboko Itsas museoan: 8:30ean
Fadurako parkinean: 9:30ean
Ibilbidea: Algorta-Butroe-Mungia 44km inguru
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Hemen ibilbidearen deskripzio eta informazio guztia daukazue


Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.

Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.

Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.