2011ko urrian eman zioten hasiera egur-taila tailerrari. Egun, autoikaskuntza tailer batean bihurtu da. Aldai Patronatuko beheko solairuan elkartzen dira astelehenero; Juanma Calvo, Leire Zabalo, John de Ariño, Xabier Lobato, Jon Ander Andikoetxea eta Edorta España.

Egur lanketarekin hasi baino lehen “ideia eta motibazio bat“ behar dugula dio Leirek.
Aukeratutako marrazkia egur gainean irudikatu eta plasmatu ostean gubiari eusteko unea heldu zaigu, zulaketa lanetan hasteko. Gubia eskutan daukagunean, zuraren lanketarekin hasteko prest gaude. Edortak erakusten dizkigu bere gudi bildumak “Batzuek diote tailegilearen arkatza dala, V formako gubia”.

Gubi forma desberdinak daude; borobil formakoak, itxiak, zapalak… bakoitza egokitu egiten zaio lanaren detaile bati edo beste bati.
Egur-taila lanketa gelara sartu baino lehen zaratak ohartarazi digu, energiaz eta indarrez beteak etorri behar garela autoikaskuntza tailer honetara.
Kolpeekin hasi baino lehen, Juanmak azaldu digun bezala “desbastearekin hasi behar gara, soberan dagoen guztia, kenduz
Ikasturtearen hasieran zalaparta handia ateratzen dute egur tailako kideen mazoek baina hori hasieran besterik ez da. Egunak igaro ahala soberakinak kendu ostean detailetxoekin jarraitzen dute eta hor bai tresna txikiagoak erabiltzen dituzte.

 

 

 

 

 

          Egur motak asko laguntzen du neke kontuetan, ez baita berdina … gaztaiñondoa, pagoa, aritza edota ezkia lantzea.

17:30etatik 20:30ak arte elkartzen dira astelehenero eta aurten bi kide berri elkartu dira betiko taldeari; John eta Xabier dira. “ Lehenengo, gela aurkitu behar da Aldai Patronatuko labirintoan, baina arazorik ez mazoen bidez ateratzen dugun zalapartarekin argi geratzen da non dagoen egur taila! “- bota du Xabierrek barre artean.

Johnek esan digu; “Egur tailan izena eman nuen euskara lantzeko, egur lanketa egiten nuen heinean. Nahiz eta batzuetan kolpe-kolpeka, hitz egin ere ez , terapia modura balio digu “.

Erabiltzen dituzten mahaiak ohikoak baino altuagoak dira, gerriak ez dezan sufritu. Gainera, altuera berezia izateaz gain, eskuadra moduko anklaje batzuk dute mahaiek.
Egurra solte baldin badago, kolpea ematerakoan badoaz, horregatik daude eskuadra horiek, kolpea ematerakoan ez daitezen mugitu, anklaje sistema gisa ”.
Mahaiz mahai pasatzen dira eskarmentu handiko lagunak, kide berriei gomendioak ematen . Edortak egiten ditu “irakasle“ lanak nolabait nahiz eta bere ahotan esan “ denon arteko autoikaskuntza bat da, nik ikasle berriei marrazki geomatrikoekin hastea gomendatzen diet “.

 

 

 

                 Arte lanei amaiera emateko forma desberdinak daude; nogalina, argizari, goma laka, barniza…
Horrelako artelan batek zenbat denbora eramaten dien galdetu eta denek erantzun bera:
Patxadaz hartu behar den zerbait da, gutxinaka-gutxinaka. Perfilazio lana oso astuna da eta!

Edortak bezala eskuz egitea nahiago baduzue, are lasaiago hartu beharreko lana da, berak aitortu digun bezala “askotan esaten diot neure buruari ze demontre ari naizen eskuz egiten…zerra erabili ordez ”, baina amaierako emaitzak, esfortzua balio izan duela argi eta garbi uzten digu “xarma berezia dauka” Edortaren hitzetan.

Hona hemen argazki galeria:

https://flic.kr/s/aHsmvr9CyN