MAIATZAK 23, osteguna

9:00etan eta 11:00etan Algortako San Nikolas Plazan

19:00etan Romoko poteo gunean

Izena emateko bete hurrengo formularioa: https://labur.eus/berbodromoa2019

 

 

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak, jendea Berbodromoan euskaraz berbetan jarrita. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.

Nola egingo dugu?
Algortako San Nikolas plazan  goizean eta Romoko poteo gunean arratsaldean, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau ahobizi eta belarriprest, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu.

Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 19:00etan.

Mintzagaiak ondokoak dira: 

1- Pentsioak

-Kezkatuta zaude gaiagatik?

-Lan egin bizitzeko ala bizi lan egiteko?

-Zelako bizimodua espero duzu 65 urtetik aurrera?

2- Sentimenduak adierazi

-Sentimenduak (amorrua, poza, haserrea…) adieraztera ohituta zaude?

-Lotsarik duzu sentimenduak jendearen aurrean adieraztean?

3- Zaintza

-Guraso askok ezin dituzte euren seme-alabak zaindu.

-Nork zaintzen ditu gure nagusiak?

-Ordainduta egon beharko lirateke etxeko lanak?

 

Izena emateko jo hurrengo esteka honetara : https://labur.eus/berbodromoa2019

Belarriprest eta Ahobiziok gogoratu zuen txapa ekartzeaz 😉

Bete ditzagun plazak euskaraz!