Berbalagunok pintxo lehiaketa ospatu genuen atzoko egunean, maiatzak 2.

18:30ak aldera elkartzen hasi ginen Getxoko berbalagunok, Algortako Bidebitarte txokoan.

Osagaiak, errezetak eta amantalak eskuetan genituelarik prest … lehiaketari hasiera eman genion 😉

Bost taldetan banatu ginen eta talde horien bidelari eta sukaldari lanetan aritu ziren;  Iñigo, Iratxe, Rakel, Laura, Naia eta Xabier.
Sukaldari finak izateaz gain, ondo baino hobeto bete zuten haien papera.

Suak piztu eta lanean hasi ziren berbalagunak.

Gainera gure laguntzaile apartek, Joserra zutelarik gidari, asko lagundu eta erreztu ziguten lana;)

Pintxo lehiaketa epaitzeko 3 epaimahikide izendatu genituen; Mariasun, Pablo eta Joserra.

Oso serio hartu zuten haien egitekoa eta balorazioa unean, berbalagunei sukaldatutako pintxoari izena jartzeko eskatu zieten;

EGUZKILORE :        

 

ITSAS BARATZA:    

 

TXIPIROLI:     

 

SORGINDUA:  

 

EUSKAL DELIZIA:  

 

Pintxo hauek gutxi izan balira, gainera gure laguntzaile taldeak sorpresa bat prestatu ziguten 😉

Berakatz zopa gozo-gozoa!!!  

Eta irabazlea nor?… gure epaimahaikideek TXIPIROLI pintxoa aukeratu zuten irabazle 😉

Milesker parte hartu zenuten danori!!!

Hemen uzten dizkizuegu ateratako argazkiak kuxkuxeatu dezazuen 😉  https://flic.kr/s/aHsmxUtwSQ