Idaztea gustuko duzula? Badaukagu zuretzako proposamen  ezinhobea 😉

Hurrengo ekainaren 6an, osteguna, 19:00etan elkartuko gara Algortako Villamonteko Kultur etxean; sortu berri dugun idaZaleen txokoari hasiera emateko.

Garazi Basterretxea izango dugu bidelari, idazten hasteko bultzadatxo hori emanez.

Idazteko teknika eta ariketetatik abiatuta gure tailerra bi ataletan banatuko dugu:

  • Tarte teorikoa izango dugu hasieran, estrategia narratiboak landuz.
  • Tarte praktikoa ; adibideak aztertuko ditugu, idazleak konparatuko ditugu…

Beldurra, lotsa eta ezjakintasunari aurre egiteko balioko digu tailer honek eta gainera sormena garatuko dugu euskaraz.

 *Nahi izanez gero ekarri zure idatziak*

Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com

Doan. Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta Irakurzaleen txokoko kideekin batera.