Parkean olgetan ekimena kalean ere euskaraz jolasteko antolatuko dugu. Maiatzeko hiru ostiraletan, gaur Santa Eugenia plazan, bi dinamika proposatuko ditugu: kartoizko eraikuntza-jolasak eta mahai jolasetan aritzeko aukera.

Talde txikietan aritu, euskaraz egin, umeen sorkuntza eta parte hartzea bultzatu nahiko genuke, bai eraikuntzan laguntzeko, eurek egin nahi dutena bideratzeko, eta mahai jolasetan gertuko tratua sustatzeko. Begirale-talde bat eta SENDIn parte hartzen dugun guraso taldeak lagunduko ditugu umeak.

Saioak doakoak dira eta ez da izena eman behar. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.

Gaur, hilak 31, 17:30 ean lotuko gara Santa Eugenia plazan.

Norentzat: 3 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera.
Materiala: kartoizko kutxaren bat edota mahai jolasen bat ekarri nahi baduzue, aurrera!
Gurasoen lan taldean (mahai jolasen batekin edota eraikuntzetan) lagundu nahi badiguzu, idatzi edo deitu 622 433 085 telefonora.

PARKEAN OLGETAN

Noiz: Maiatzak 31,ostirala, 17:30-19:00
Non: Santa Eugenia plazan
Norentzat: 3 urtetik aurrerako ume eta gurasoentzat.

SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago behar baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Ainhoa: 622 433 085 / sendi@egizu.eus