Ugaitz Agirre izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokokoan Algortako Villamonte kultur Etxean bildu ginen, maiatzaren 30ean hain zuzen ere.

15 bat irakurzale bildu ginen “Tximeletak bizkarrean” liburuari buruzko solasaldian. Ugaitzek liburua destripatu baino, nahiago izan zuen sarreratxo labur baten ostean, bertaratutakoei eskeini aukera nahi zutenari buruz galdetzeko 😉

Bide horri helduz, bertaratuek hasi ziren eleberriaren xehetasun guztiak aztertzen.

Istorioan zehar aurkitu izan ditugu Italierazko zein beste hainbat hizkuntzetako expresioak ( buongiorno ). Ugaitzek adierazi zuen bezala, ikutu internazionalista eman dakiokeela agian keinu horrek liburuari.

Istorioako protagonista emakume bat da – “zentzu batean emakume bat jarri dut ni neu bertan ez ikusteko… nire gorputzetik alde egiteko eta akaso nire izaera pixka bat difuminatzeko helburuarekin”-  nahiz eta askok onartu didaten behin eta berriz ikusi nautela ni istorioan zehar.

Idazleak gogoko ditu gauzak adierazteko unean, beste modu batean kontatzeko aukera horri heltzea…. delirioak, aluzinazioak…

Amaierako kapituluei helduz, hainbat irakurzalek aipatu zuten atzo, bi amaiera dituela ulertu dutela… Latza eta krudela, irudimenezkoa eta bestea agian ” errealagoa”.
Pasadizo bakoitzak badago momentu eta une bati lotua. 11 kapitulu ditu. 11 zenbakiak euskaldunontzat duen esanahiarekin erabat loturik doalarik – ” 11 zenbakiak, isla irekita uzten du… aukera desberdinak, istorio desberdinekin

Kontrakultura hitzak hartu zuen gure atzoko solasaldiaren ratu luze bat. Zer da kontrakultura ?
Agian 60ko Pariseko hamarkada bergogoratzen edota 68ko maiatzeko elkarrizketan…hor topa genezake kontrakulturaren esanahia.

Ugaitzek argi utzi zigun moduan … “izan zaitez inkoherente eta horrela ziur, noizbait koherenteki jokatzeko aukera izango duzula 😉

Eskerrik asko, Ugaitz!! Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!

Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen:

https://flic.kr/s/aHsmDV3s4s

Gorde dezagun agendan gure ikasturte honetako azken UKITXen hitzordua:

Ekainak 20an ostegunean, 19:30etan–  Aldai Patronatuan, Josean Agirre izango dugu gurean, “ Goldsmithen anaiak” eleberriarekin.