Ikasturte berriari martxa emateko bueltan dator Uribe Kostako IDAZALEEN TXOKOA!

Noiz : Irailak 18, asteazkena, 19:00etan.
Non : Algortako, Villamonte Kultur etxean ( 2.aretoan)

Atea zabalik duzu, hilabete erdiko asteazkenetan gurera etortzeko.

Garazi Basterretxea izango dugu bidelari, idazten hasteko bultzadatxo hori emanez.

Beldurra, lotsa eta ezjakintasunari aurre egiteko balioko digu tailer honek eta gainera sormena garatuko dugu euskaraz.

Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com

Doan. Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta Irakurzaleen txokoko kideekin batera.